-

-

HASIERA


OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak bina ikasturteko prestakuntza-zikloak dira. Zuzenduta daude DBH amaitu ez duten ikasleei eta ikasketak lan-arlora bideratu nahi dituztenei. Ikasketok derrigorrezko hezkuntzaren barruan daude eta doakoak dira. Argitu behar dugu orain arte izan ditugun Lanbidearen Hastapenerako Kalifikazio Programak (LHKP) ordeztu egingo dituztela.

·      Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloek ikaskuntza iraunkorraren gaitasun oinarrizkoez jabetzea bermatzen dute. Honako ikasgai hauek dituzte: Gaztelania, Atzerriko hizkuntza, Gizarte-Zientziak, Euskara, Matematikak eta Zientzia aplikatuak testuinguru pertsonalean eta Ikaskuntzakoak lan-arloan.


Ziklo hauetako prestakuntza-programen pedagogia-irizpideak ikasleen berariazko beharretara egokituko dira, talde-lana sustatuko dutelarik. Tutoretzak eta lanbideari begirako hezkuntza-orientazioak ere berebiziko garrantzia dute.