-

-

MATRIKULA EZEZTATZEA


Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean matrikula ezeztatzen bada, pertsona horrek matrikulatuta dagoen lanbide-modulu guztietan baja hartzea ekarriko du, eta, horrenbestez, pertsona hori ez da ebaluatuko, ezta ikasturte amaierako ebaluazio-aktetan agertuko ere. Eskaera ikastetxeko zuzendariari helaraziko zaio. Abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da eskaera, eta dokumentuen bidez egiaztatzen bada, aldeko ebazpena izango da, baldin eta honako zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen bada:

• Ikaslearen gaixotasun luzea.
• Ikasketarako dedikazio normala eragotziko duen lanpostu batean hastea.
• Ikasketarako dedikazio normala eragotziko duten obligazio pertsonalak edo familiarrak izatea.
• Eskaera helarazi den ikastetxeko zuzendariak aintzat hartutako beste ezohiko zirkunstantzia batzuk.

Ikaslearen ikasketa-espedienteari ebazpen horren kopia erantsiko zaio. 15 urterekin izena eman duten ikasleek ezin izango dute matrikula ezeztatu lehendabiziko ikasturtean.