-

-

PLAZAK GORDETZEA


1.- Ziklo bakoitzean eskainitako plazen % 5 gordeko da % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutela egiaztatzen duten ikasleentzat; desgaitasuna egiaztatzeko, dagokion Lurralde Historikoko Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo horren antzeko Estatuko organo batek egindako ziurtagiria aurkeztu behar da. Zirkunstantzia horrek ikaslearen onarpen-eskaera aurkeztu den ikasturte berean gertatu beharko du, hau da, 2014-2015 ikasturtean. Matrikulazio-epe ofiziala amaitzen denean plazak gordetzeari utziko zaio.
 
2.- Ziklo bakoitzean eskainitako plazen % 5 gordeko da goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari direla egiaztatzen duten ikasleentzat; egoera hori egiaztatzeko, dagokion organo eskudunak egindako irizpena aurkeztu beharko da. Zirkunstantzia horrek ikaslearen onarpeneskaera aurkeztu den ikasturte berean gertatu beharko du, hau da, 2014-2015 ikasturtean. Matrikulazio-epe ofiziala amaitzen denean plazak gordetzeari utziko zaio. 

3.- Desgaitasuna duen inork ez badu eskaerarik egin, gordetako plaza hori eskatzaileei esleituko zaie.