-

-

TITULAZIOAK

- Oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo bat gainditzeak Oinarrizko Teknikari Profesionalaren titulua dakar, arloak arlo. Era berean, Lanbide-Kualifikazioetako Katalogo Nazionalaren lehen mailako kualifikazio bat lortuko du.

- Oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo bat egiteak Maila Ertaineko Lanbide Heziketan zuzenean sartzeko balio du. Halaber, enplegu publiko eta pribatuetan sartzeko DBHko Graduatuaren tituluak beste lan-ondorio du, maila akademikoan ez bezala. Horretaz gain, aukera ematen du DBHko azken ebaluazioaren proban aurkezteko eta gaindituz gero, lortzeko Graduatua DBHn ikaslearen aukeran.


- Behin praktikaldia eta formazioa eginda ere, ikasleek programaren barruan egoten jarraituko dute. Izan ere, lanaz eta ikasketez orientabide-saioak  izango dituzte. Hartara, besteak beste, lan-poltsei buruzko informazioa izango dute, curriculum vitae gaurkotzen lagunduko zaiei. Beraz, ikasle-ohiak nahi duen bitartean orientabide- eta tutoretza-zerbitzuak erabiltzeko modua izango du.