-

-

2016-2017KO IZEN-EMATEAK

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 13tik uztailaren 4era egin beharko dute matrikula.
Gainontzeko ikaslerientzat:
  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan ekainaren 6tik ekainaren 17a arte, biak barne.
    • ONLINE eskabideak, ekainaren 16ra arte. (Eskaera on-line egiten badu, pertsona interesdunak, eskaera egin ondoren eta beti ere xedatutako epeetan, aukeratutako ikastetxera joan behar izango du, bere NAN edo identifikazio-agiria eta kasuan kasu egoki diren agiri guztiak entregatzeko).
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 30eko 14:00ak arte.
  • Behin-behineko zerrendak : uztailaren 5a
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 6 ko 14:00ak arte
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 8a
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta:
    uztailaren 11ik 15ra, biak barne
Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.