1.-
Ikasleak matrikulatzeko berariazko prozedura
informatikoa erabiliko da; hain zuzen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kultura Sailak horretarako propio diseinatutakoa. Hala ere, eskaeren baremazioa
eta plazak esleitzeko prozesua ohiko prozedura bidez egingo da ikastetxe
bakoitzean.
2.- Ikastetxe bakoitzari baimendutako taldeen
berrespena helaraziko zaio; nolanahi ere, taldeek gutxienez 12 ikasle eta gehienez 15 izan beharko dituzte. Dena den, eta Heziketa eta Ikaskuntza
Zuzendaritzak baimenduz gero, 20 ikasleko taldeak ere sortu ahal izango dira
maila gainditu ez duten ikasleak baldin badaude, edo beste ikastetxe batetik
iritsitakoak.